Ekimenen laborategiaren aurkezpena
21 DONOSTIA, 18:30, Liburutegi Zentrala (San Jeronimo, z/g)
22 BILBO, 18:30, Hika Ateneoa (Ibeni kaia, 1)
23 GASTEIZ, 18:30, Luis de Ajuria Aretoa (Alaba Jenerala, 7)
Honakoen hitzaldiekin:
Otsaila-martxoa:
Gure web orriaren bitartez hausnarketa FOROAK martxan jartzea: http://laboratorioddhh.saharaelkartea.org/
Zer dira hausnarketa-foroak?
Hausnartzeko eremu bat dira eta hiru ardatz dituzte: generoa eta feminismoa; baliabide naturalak; eta eskubide ekonomikoak, sozialak eta kulturalak.
Nola funtzionatzen dute?
1. pausoa. Izena ematea
2. pausoa. Esku hartzea. Foro bakoitzak dinamizatzaile bat dauka, eta eztabaidagai bat proposatuko du eta horren inguruko laguntza-materiala igoko du.
3. pausoa. Informatzea. Informa zaitez eskuragarri dagoen materialarekin eta hausnar ezazu parte hartuz. Dinamizatzaileari edo besteen esku-hartzeei erantzun diezaiekezu.
4. pausoa. Asteroko jarraipena. Sartu FOROra astean behin, gutxienez, astero eztabaidagai desberdin bat proposatuko baita, eta gainera, aldez aurretik adieraziko diren egun jakin batzuetan, adituekin eztabaidagai bakoitzean eztabaidatzeko aukera izango duzu.
* Web orriaren El Karama sekzioan informazio gehiago aurkituko duzu, Proiektua atalean
Mendebaldeko Sahararako Giza Eskubideen arloko ekimenen Laborategia martxan jartzea.
Apirila:
4, 5 eta 6, Euskal Herriko Unibertsitatea, Gasteizko Campusa
Zer da laborategia?
Tailer presentzial bat da, eta aldaketa bultzatzeko hezkuntzaren esparruan ekimen sortzaileak eragitea du helburu, eta zehazki, gazteek sor ditzatela bultzatu nahi du, beren begirunezko ikuspegian, giza eskubideen sustapenean eta hainbat kontzeptutan oinarrituz (hala nola elkartasuna, gizarte justizia edo mundu globala), eta egunero erabiltzen dituzten komunikazio-kanalen bidez egin dezatela ere sustatzen du. Gizarte-sareak eta antzeko tresnak sarritan norbere iritzia adierazteko eta salaketarako plataforma gisa erabiltzen dira, edo ikus-entzunezko hedabideak ere erabil ditzakete.
Zer da?
Lantaldeak sortzen dira gaikako ardatz bakoitzean (generoa eta feminismoa; baliabide naturalak; eta eskubide ekonomikoak, sozialak eta kulturalak).
Talde bakoitzak, aditu baten babesarekin, gizartea aldatzeko proposamen sortzaile bat prestatuko du egokitzat jotzen duen metodologiaren bitartez (bideoa, musika…).
Hona hemen eman beharreko pausoak:
1. pausoa. Izena ematea
2. pausoa. Tailer presentzialetan parte hartzea
Más información: Qué es este proyecto
Euskal Herria 2013-2014 Un proyecto de Amigas y Amigos de la RASD Araba