Close

Not a member yet? Register now and get started.

lock and key

Sign in to your account.

Account Login

Forgot your password?

SEADen LAGUNEN ELKARTEA

Arabako SEADen Laguen Elkartea Saharar Herriarekiko elkartasunaren, giza eskubideen eta garapenerako lankidetzaren alde diharduen Gobernuz Kanpoko Erakundea da. 1980. hamarkadaren erdialdean hasi ginen lanean, Saharar Herriaren autodeterminaziorako borrokan laguntzeko asmoz, Mendebaldeko Saharako okupazio eta erbestearen kausak eta Saharar Herriarentzako onodorioak Arabako populazioari azaltzen hasi ginenean.

Gure helburu nagusia Saharar Herriak, XXI. mendean Afrikaan deskolonizatu gabe geratzen den herri bakarrak, autodeterminaziorako duen eskubidea gauzatzea da, erreferendum garbi eta aske baten bitartez, Nazio Batuen ebazpenek argi uzten duten bezalaxe.

Aldaketa sozialerako eragile gisa eta herritaren kontzientzia kritiko eta konpromisoaren alde lan egiten dugunon beste erakunde eta sare zabal baten parte sentitzen gara. Horretarako, hoberen ezagutzen eta hurbilen sentitzen dugun errealitatetik egiten dugu lan: Mendebaldeko Saharar Herria. Horregatik, geure gizartea aldatzeko konpromisoa daukagu, hori baita geure bidea mundu hobea, justuagoa, guztiontzat zuzenagoa, baketsuagoa, lortzeko .

Zer egiten dugu?

Bi dira, gaur egun Elkartearen lan hildoak:

SEADekiko Nazioarteko Lankidetza.

Batez ere, errefuxiatu guneetan zentratzen gara. Helburua, bertako ahalmen teknikoak indartzen dituzten garapenerako proiektuak bultzatzea da.

Bizi baldintza duinak bermatu nahi ditugu, ahalik eta gehien kanpoko dependentzia gutxituz eta saharar populazioaren oinarrizko premiak ziurtatzeaz gain, garapen prozesuen iraunkortasuna lortuz.

Horretarako, osasuna eta elikadura-ziurtasuna, saharar emakumeen botere hartzea, garraioa, lanbide hezkuntza, informazioa eta giza sustatzeko ekimenak eta programak bultzatzen ditugu.

Ekimen hauek Arabako eta oro har Euskal Herriko populazioari, Saharar Herriak bizi duen egoera larriaren berri eman nahi diogu, bereziki egoera hura sortu dituzten kausak eta egoerak dituen ondorio pertsonalak, sozialak, ekonomikoak eta politikoak sakonki aztertuz. Helburu nagusia populazioaren elkartasuna lortzea eta instituzio mailan egoera haren ardura dutenei, hots, Espainiako Gobernuari, EBri edo NBEri erantzukizuna galdegitea da

Horretarako informazio edo eta protesta kanpainak, kaleko ekintzak, sentsibilizazio eta garapenerako hezkuntza programak eta politikan eragiteko ekimenak antolatzen ditugu, beti ere Saharar Herriaren aldeko aldaketa politiko eta sozialak, hemen eta han sortzeko asmoz.